RSS

Ongi etorri nire atarira

Ñañarri
Ñañarri edo Txindoki Mamoneatik ikusita
Koro Irastorza Etxeberria naiz eta blog honetan etxean entzundako aspaldiko historiak ari naiz kontatzen…
 
Deja un comentario

Publicado por en 2011/07/03 en Sin categoría

 

Teodoro Irastorzaren lehen 16 abizenak

Grafia alboratuz, hauek liratek abizenak:

Irastorza, Nazabal, Arruebarrena, Amondarain, Garmendia, Mendizabal, Agirre, Arin, Erauskin, Maiz, Eleizegi, Leunda, Imaz, Aldasoro, Mujika, Agirre

 

Kontuan hartu behar da, Arruebarrena hori, azkenean Arruabarrena bilakatuko dela…

 
Deja un comentario

Publicado por en 2016/09/15 en abizenak, Irastorza, Koro, Mamonea, Teodoro, Zaldibia

 

San Migel

Aralarko Adiskideek Igaratzako kapera inauguratu zuten. Lehenengo urtean igandero eta jai egunero meza emateko Tolosako apaiz desberdinekin moldatu ziren eta gero Lazkaoko Aita Beneditarrekin. Meza bakoitzeko 50 pta ordaintzea erabaki zuten, apaizarentzat lan handia suposatzen baitzuen: aurretik Lizarraustiraino joan eta janaria eraman behar zuen; etxera itzultzerako oso berandu izango zen… Diru honi artzainek eta mendizaleek emandakoa gehitu behar zitzaion (60-80 pta bildu ohi zen gutxi gorabehera).

Aldarearen gainean Arantzazuko Ama Birjinaren irudia jarri zuten, eskuinean San Bernardo Menton, mendizaleen zaindaiarena, eta ezkerrean San Migelena.

Alberto Begiristain, Lazkaoko beneditarren aita priorea, arduratu zen. Inaugurazioa berezia izan zen: lehenengo meza zen hartan, elurra hasi zen; hori bitxia zen, maiatzaren lehenengo igandea baitzen! Apaizak eta laguntzailea izan ezik beste guztiak kanpoan egon ziren, ikusten ari zirena ezin sinetsirik. Meza 12:00etan zen, goizean goiz atera eta, garai hartako legeak agintzen zuen bezala, 4 orduko bidea baraurik egin behar izan zuten.

Gaur egungo artzainek garraio mekanizatuaren jabe dira; lehengoak, berriz, oinez edo kabaileriaz egin behar izaten zuten bide guztia. Komunikazio zailtasun honek sei hilabeteko bakardadean murgiltzen zituen artzainak. Elkarrekin biltzeko ere ez zuten okasio handirik izaten, ardi mozketa izan ezean. Meza entzutea izaten zen igandeko lehenbiziko betebeharra kristau familia gehienetan eta orduko artzain eta nekazariek oso nekez utziko zioten lan horri ordubete eta biko bidea egin beharrean izan arren. Mendiko 6 hilabete horietan, berriz, Korpus egunean bakarrik joaten ziren mezetara, San Migeleko elizara, hain zuzen.

Aita Alberto ia 40 urtez ibili zen Igaratzako joan-etorrian. Laurogeiren bat urte izango zituen Igaratzako apaiz lanari utzi zionean.

 
Deja un comentario

Publicado por en 2011/07/04 en Sin categoría

 

Medikuaren mozkorra

Zaldibian bazen mediku bat ia beti mozkor-mozkor eginda egoten zena:

 

Telefono bila

Garai batean ez zen telefonoa nonahi eta etxekonekoak beharrean izan ziren:

 

Motoan zihozeneko hura

Larraitzen kontu potxolok esaten egoten ziren guardia zibilak, baina gero bidean multa jartzeko beti prest!

 
 

Teodororen gogoetak: Paris-Bartzelona-Miranda

Txiste hau egiten zuen han ibili zen mediku batek: Egun berean Parisetik Bartzelonara eta handik Mirandaraino zebilela:

 

Teodororen berraitona-berramonak

 

Teodororen aitona-amonak

 

Teodororen gurasoak